Zarranz Bermejo, Agustin
(«Policarpo de Iraizoz», «Irisarri»). Nafar idazle eta itzultzailea (Iraizotz, Ultzama, 1897 - Lekarotz, 1980). Kaputxinoa. Altsasun, Zangozan, Hondarribian eta Iruñean egin zituen eliz ikasketak. Iruñean bertan egin zen apaiz, 1921ean. Ondoren, Zurich-en (Suitza) egin zituen filologia erromanikoko ikasketak. Euskaltzain urgazlea. Zeruko Argia, Irugarrengo Prantziskotarra, Euzko Gogoa, Euskera, Yakintza eta Olerti aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. 1950-1972 urte bitartean ordenako idazkari burua izan zen Erroman. Obra nagusiak: Urte guziko igande ta jai-egunetako Ebangelioak (1933), Yesu Kristo gure Yaunaren bizia (1934), Lapurren menpean (1935, Aita Soloetaren Mi Cautiverio bajo el Dragón Rojo liburuaren itzulpena); Gurutze bidea; Arimaren zuzenbidea (1952) David´en Eresiak, Urteko Igandeetako Omiliak (1954), Los ideales de San Francisco de Asís (1926, Felder-en liburua alemanetik itzulia), Jesús de Nazaret (1949), El Caballero de Cristo Francisco de Asís (1949, Felder-ena) eta Crítica de Asia sobre el cristianismo del Occidente (1950, Thomas Ohm-ena). Iraizozek egin zuen hamalaurkun andana bat Egan aldizkarian argitaratu zena.
- zarrakatu, zarraka, zarrakatzen
- zarrakatze
- Zarrakaztelu
- zarramiko
- Zarrantz
- Zarranz Bermejo, Agustin
- zarraparra
- zarrapo
- zarrapoka
- zarrasta
- zarrastaka