Zanussi, Krysztof
Poloniar zinemagilea (Varsovia, 1939). Fisika, filosofia eta zinema ikasketak egin zituen. Film laburrak eta telebistarako dokumentalak egin zituen bere lehen film luzea egin aurretik, Struktura Krysztalu (1969, Kristalezko egitura), kritikak goraipatua eta nazioarteko hainbat zinemalditan saritua izan zena. Poloniako gizartearen kritika egin eta berrogeita hamar urtez nagusi izan zen sistema politikoaren ustelkeria salatu izan ditu bere filmetan. Nazioartean ospe handia izan du eta zenbait film egin ditu atzerrian: The Catamount Killing (1974), Wege in der Nacht (1979), A Man from a Far Country (1981), Juan Pablo II.a Aita Santuaren biografia. Bera da, Andrzej Wajdarekin eta Krzysztof Kieslowskirekin batera, poloniar zinemagilerik ezagunena. Filmak: Zycie rodzinne (1971, Famili bizitza), Illuminacja (1973, Argitzea), Bilnas kwartalny (1975), Spirala (1978), Contans (1980), Kontract (1980).
- zantzo
- zantzoka
- zantzolari
- zantzu
- Zanuck, Darryl Francis
- Zanussi, Krysztof
- zapa
- zapaburu
- zapaka
- zapal
- zapalda