Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zankaluze

iz. Zool. Karadriformeen ordenako itsas hegaztia, 37 cm inguru luzea (Himantopus himantopus). Zangoak eta mokoa oso luzeak ditu; zangoak arrosa kolorekoak, eta mokoa, beltza. Gorputzaren gaineko aldeak beltzak izaten ditu, azpikoak, berriz, zuriak. Bost kontinentetan bizi da, aintziretan eta paduretan batez ere. Intsektuak, ornogabeak eta lohi arteko landareak jaten ditu.