Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zanjan

Irango ipar-mendebaleko hiria, izen bereko probintziako hiriburua. 205.900 biztanle (1985) ditu hiriak eta 1.309.000 probintziak. Nekazaritza eremu zabal bateko hiriburua eta merkatu hiria da. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza, merkataritza eta industria txikia (tapizgintza, zapatagintza, metalgintza) dira.