Zallo, Ramón
Bizkaitar irakaslea (Gernika, 1948). Zuzenbide eta ekonomian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta informazio zientzietako doktoregoa lortu zuen EHUn. Kultura eta komunikazioaren, ekonomia eta politikaren inguruko lanak kaleratu ditu. Hainbat agerkaritan artikuluak idazten ditu eta EHUren Ikus-entzunezko Komunikazioaren sailean Ekonomia eta Komunikazio irakaslea da. Bere liburuen artean hauek aipa daitezke: Economía de la comunicación y la cultura (1988), El mercado de la cultura: estructura económica y política de la comunicación (1992), eta Euskadi o la segunda transición. Nación, cultura, ideologías y paz en un cambio de época (1997).