Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zalgize-Doneztebe

Zuberoako erdialdeko udalerria, Uhaitzandi ibaiaren eskuinaldean, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan. Sauguis-Saint-Etienne du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Mendikota eta Arrokiaga; ekialdean, Arrokiaga eta Barkoxe; mendebalean Mendikota eta Ozaze-Zühara; hegoaldean Ozaze-Zühara eta Iruri. Garaiera, 189 m. 8,81 km2. 1999ko erroldaren arabera, 202 biztanle (zalgiztarrak; doneztebearrak). Zalgize eta Doneztebe herriguneek osatua da udalerria. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 87. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira. v Historia. 1276. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Doneztebeko herria. 1843. urtean egin zuten bat Zalgize eta Doneztebeko herriguneek udalerria osatzeko.