Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zalge

iz. Bot. Lekadunen familiako zenbait belar landareren izena. Zaina herrestaria izaten dute; zurtoina, adartsu bihurria, erztuna eta igokaria; hostoa, elkartua, 6-15 orri txiki luzaranez osatua; lorea, kanpai itxurako txiki luzarana, kolorez morea. Fruitua, leka itxurakoa eta umotzean ilegabea izaten dute. v Zalge arrunta (Vicia cracca). 20-50 cm luzea, eta belardietan eta baso bazterretan hazten dena. v Basa-zalgea (Vicia tenuifolia). Zalge arruntak baino lore eta leka handiagoak dituena.