Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zalba

Lizoaingo udalerriko herrigunea (Zangozako merindadea, Nafarroa). 21 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen bukaeran galdu da euskara. Aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Joan eliza (XVIII. mendeko erretaula nagusi barrokoa, XVII. mendeko kanpandorrea), dorretxe handi bat eta XVI. mendeko harrizko gurutze bat.