Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zakil

iz. Gizonaren eta abere arren ernalketa aparatuaren zatia, hazia nahiz gernua kanporatzeko organoa, sabelpean dagoena. || Lihoaren, kalamuaren… zurtoinaren zati gogorra; porruaren, tipularen zurtoina.  v  Zakilak hiru zati nagusi ditu: erroa, gorputza eta burua. Egiturari dagokionez, bi gorputz leizetsu eta belaki itxurako gorputz bat bereizten dira. Uretra, belaki itxurako gorputzean barrena doa. Gorputz horiek, ehun konjuntibozko eta kolagenozko egitura batek bildurik ditu. Kirioen bulkada baten ondorioz, odolez betetzen dira gorputz leizetsua eta belaki itxurakoak, eta, horren ondorioz, zakila zurrundu eta gogortu egiten da.