zail
izond. Haragiaz mintzatuz, samurra ez dena, nekez mamurtzen dena. || Gogorra, nekez urratzen dena. Larru-zail zen atsoa, orain ipurdiz harroa. Sapar zailari, aihotza zorrotza (esaera). || Nekatzen ez dena, erraz mugitzen dena. Hogeita lau urteko gorputz lerden eta zaila. || Erraza ez dena, eragozpen handiak eskatzen dituena, nekeza, gaitza. Maisua izan da beti gairik zailenak azaltzen.