Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zadorra

Arabako ibaia. Opakua inguruan jaiotzen da eta, 75 km egin ondoren, Ebro ibaian isurtzen du ura, Mirandatik 5 km beherago. Araban jaiotzen den ibai nagusia da Zadorra, eta haren adar nagusiak, Urkiola, Alegria, Zalla eta Uda dira (1.398 km2-ko ibai arroa). Zadorraren ura izen bereko eta garrantzi handiko urtegian biltzen da, ibaia Gasteiztik igaro baino lehen.