Zabaltza
Nafarroako erdialdeko udalerria, Arga ibaiaren eskuinaldean (Etxauribar, Iruñeko merindadea). Zabalza du izen ofiziala. Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Arraitza (herriburua), Ubani eta Zabaltza. Mugak: iparraldean, Etxauri eta Ziritza; ekialdean, Zizur; mendebalean, Etxarri, Bidaurreta eta Belaskoain; hegoaldean, Gares. Garaiera, 436 m. 14,46 km2 ditu eta 142 biztanle (zabaltzarrak). Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, barazkiak, patata, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (zerri eta behi azienda) dira. Aipagarriak dira Zabaltzako Ama Birjinaren Jasokunde eliza eta San Gregorio ermita, Ubaniko XII. mendeko San Andres eliza erromanikoa eta Arraitzako San Migel Arkaingeruaren eliza gotiko berantiarra, eta Ama Birjina Arrigorriako ermita. v Historia. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Zabaltzako herria. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.