Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yvelines

Frantziako iparraldeko departamendua [78], Île-de-France eskualdean. 2.284 km2. 1.307.150 biztanle. Hiriburua: Versailles. Herri nagusiak: Mantes-la-Jolie, Sartrouville, Saint-Germain-en-Laye, Poissy, Trappes, Rambouillet. Parisen sartalderantz dago, departamenduaren zati bat Paris hiriaren zabalkundeak hartzen duela. Lurralde lau apala da. Sena ibaiak ekialdetik mendebalerantz igarotzen du iparraldea, eta haren arroaren barruan dago departamendu osoa. Nekazaritzak hegoaldean du batez ere garrantzia: laboreak, erremolatxa, patata, zuhainak eta barazkiak egiten dira batez ere. Basogintzak ere garrantzi handia du: ezagunak dira Rambouillet, Saint-Germain-en-Laye eta Marly-le-Roi basoak. Iparraldean, Sena ibaiaren inguruetan industria da nagusi: automobilgintza, petrolio findegia, kimika industria, eraikuntza gaiak, Porchevilleko zentral termoelektrikoa, etab.