Yusuf ibn Tashufin
Almorabiar agintaria 1061-1106 artean, jatorriz berberiarra (1106an hila). Jeneral eta aszeta handia izan zen. Abu Bakr almorabiarren buruzagiak, matxinada bati aurre egitera basamortura joan beharra zuela eta, Yusufen esku utzi zuen Magrebeko aginpidea; Abu Bakr basamortutik itzultzean, Yusufek lortu zuen ospea zela eta, haren esku utzi zuen aginpidea. Yusufek, gaur egungo Maroko, Aljeria, mairuen mende ziren Espainiako lurraldeak eta Mallorca, Menorca eta Ibiza uharteak bereganatu baitzituen, ordu arte almorabiarren erresuma ahula izan zena indar handiko inperio bihurtu zuen, eta, hala, almorabiarren erresumaren sortzailetzat hartua da.
- Yunus Emre
- Yupanki, Atahualpa
- yuppie
- Yurre, Julian
- Yurre
- Yusuf ibn Tashufin
- Yusupov, Felix, printzea
- Yvelines
- z
- Zab Handia
- Zab Txikia