Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xista

iz. Bot. Gasterosteidoen familiako itsas arraina, orratz edo akula arrainen antzekoa, haiek baino sendoxeagoa (Spinachia spinachia). Buru luzea, aho txikia eta begi handiak ditu. Gorputzaren erdialdean, bizkarraldean eta sabelaldean, tximeleta hegoen antzeko hegalak ditu. Hegal horien aurrean zerra-hortzen antzeko arantza batzuk ditu, 14 bizkarrean eta bi sabelean. Isatsaldea oso mehea du eta isatsa bera abaniko baten antzekoa. Kantauri itsasotik Norvegiako iparraldera bitarteko itsasertzetan bizi da. Oskoldun txikiak jaten ditu.