xiristola
iz. Bot. Lekadunen familiako landare erdi zuhaixka, metro bete inguru luzea, isats-landarearen antzekoa (Genista tinctoria). Hostoak arrautza edo lantza itxurakoak izan ditzake. Lorea otearen antzekoa izaten du, txortenduna. Fruituak (lekak) luze zapalak eta kolorez berde horixkak izaten ditu. Iparraldeko lurraldeetan izan ezik, Europa osoan hazten da.