Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xifido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako itsas arrainez esaten da. Arrain ezkatagabeak dira. Bizkarreko, bularreko eta sabeleko hegalak luzeak eta sega itxurakoak dituzte; isatseko hegala ere gora eta beherako urkila luzea duena. Goiko matela ezpata baten antzera luzatua dute. Ezpatarraina da familia honetako arrainik ezagunena.