xantofila
iz. Kim. Landareetan (landareek sintetizatzen dituztelako) eta animalietan (animaliek landareak jaten dituztelako) oso ugari diren kolore hori, gorri edo arreko pigmentuen saileko gaietako bakoitza (C40H56O2). Landareen kloroplastoetan, kromoplastoetan eta olio tantetan urturik izaten dira, eta karotenoen eratorriak direnez, haiek bezala aldaketarik gabe igaro ohi dira landareetatik animalietara.