Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xantato

iz. Kim. Azido xantikoen gatza, potasio edo sodioarena bereziki. Xantatoak laranja koloreko azidoak, edo horixkak, dira; uretan urtzen dira eta usain sarkorra dute. Ezagunenak zelulosatik ateratzen diren sodio gatzak dira, raion zuntz sintetikoa edo zelofan gardena egiteko erabiltzen direnak. Xantatoak meagintzan erabiltzen dira gehienbat, meen flotazio eragile gisa.