Villapalos Salas, Gustavo
Espainiar legelaria eta historialaria (Madril, 1949). Ikasketak bukatuta, eskolak ematen hasi zen zuzenbidearen historiako katedran, Madrilgo Unibertsitate Complutensean. 1975ean Zuzenbidearen Historiako katedra lortu zuen La Lagunako Unibertsitatean, eta 1976an Valladolideko Unibertsitatekoa. 1987an Unibertsitate Complutenseko klaustroak errektore hautatu zuen aho batez. Erakunde eta elkarte askotako kide da: Jurisprudentzia eta Legegintzako Errege Akademiakoa, Portugalgo Historia Akademiakoa, zuzenbidearen historiako nazioarteko elkarte askotakoa, etab. Halaber, doktore honoris causa izendatu dute zenbait unibertsitatetan, Frantzian, Mexikon, Estatu Batuetan eta Argentinan. 1995ean, Ruiz Gallardon Madrilgo Autonomia Erkidegoko lehendakari hautatu zutenean, unibertsitateko errektoretza utzi zuen, Gallardonen lehen gobernuan parte hartzeko.