Villanueva, Juan de
Espainiar arkitektoa (Madril, 1739 - Madril, 1811). 1758-1765. urteetan Erroman bizi ondoren Madrila itzuli zen eta Escorialeko jeronimotarren ordenako arkitekto izendatu zuten (1768). Karlos III.arentzat eta haren gortearentzat aisialdirako hiria eraikitzeko agindua jaso zuen. Escorialen eraikuntza asko egin zituen: Erregegaien etxea, Goiko eta Beheko etxeak, Printzearen etxea. 1785. urtean El Pradoko museo neoklasikoa izango zena eraikitzen hasi zen. Madrilen, Historiako akademia (1788) eta behategia (1790) eraiki eta Plaza Nagusia berritu zituen.