Villabella Guardiola, José Manuel
Espainiar saiakeragile eta eleberrigilea (Lugo, 1938). Irakurle amorratua eta literatura zalea izan zen gaztetandik, baina 1970eko hamarraldiaren erdialdean argitaratu zuen bere lehen liburua, umore grafikoari eskainitakoa, gaia urteetan aztertu eta ikertu ondoren: Los humoristas (1975, Umoregileak). Gaia sakonago aztertuz Humor gráfico asturiano (Asturiasko umore grafikoa) argitaratu zuen 1987an. Villabellaren arte grafikoekiko atxikimendua Lorenzo Goñí grabatzailearekin duen harremanetik sortu zen neurri handi batean. Goñiri buruzko artikulu eta azterlanak ere idatzi ditu, hala nola Goya, Goñi y el toro (1996, Goya, Goñi eta zezena). Bere beste zaletasunetako bat gastronomia da. 1997an Gastronomía liburua argitaratu zuen, eta izen bereko aldizkarian argitaratzen ditu sukaldaritzari buruzko bere artikuluak. Bere beste saiakera lan aipagarrienak Florecillas de Candelucus (1980, Candelucus loretxoak) eta Teoría del insulto en Asturias (1985, Biraoaren teoria Asturiasen) dira. Narratiban aipagarriak ditu El crimen de don Benito (1984, On Benitoren krimena) eta El día que matamos a Kennedy y otros relatos poco edificantes (1982, Kennedy hil genuen eguna eta galbiderako beste zenbait kontakizun).
- Vilanova, Arnau
- Vilariño Esnaola, Andrés
- vilatar
- Villa Galvis, Álvaro
- Villa, Pancho
- Villabella Guardiola, José Manuel
- Villabezana
- Villabona
- Villabuena de Alava
- Villachica
- Villafranca de Ordizia