Van Rubroek, Ruysbroek
edo Rubruquis, Gilermo. Flandestar misiolari frantziskotarra (Rubroek, 1220 - ?, 1293 inguruan). Zazpigarren gurutzadan parte hartu zuen. San Luisek Mongoliako khan handiarengana bidali zuen 1252-1254 bitartean. Mongoliara egindako bidaiari buruzko txostenean Ekialdeko ohiturak, ezaugarriak eta sineskeriak azaldu zituen. Geroago Athos mendira erretiratu zen.