Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Usurbil

Gipuzkoako udalerria (Donostialdea). Mugak: iparraldean, Orio eta Donostia; ekialdean, Donostia, Hernani eta Lasarte; mendebalean, Orio eta Aia; hegoaldean, Zizurkil. Garaiera, 28 m. 24,9 km2. 1997ko datuen arabera, 5.273 biztanle (usurbildarrak). Auzo nagusiak: Aginaga, Kaletza, Txikierdi, Urdaiaga eta San Eztebe. Oria ibaiak igarotzen du udalerria. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa 1996an: 3.581 euskaldun, 1.156 ia-euskaldun eta 2.050 erdaldun. Industria (altzairugintza, zurgintza, papergintza, janari industria, kimika industria; langileen % 71) eta zerbitzuen alorra (oinarrizko zerbitzuak; langileen % 22) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako Salbatorearen parrokia eliza, Urdaiagako San Eztebe Hoako ermita, udaletxea eta Atxega nahiz Arrillaga Haundi etxeak.  v  Historia. 1371. urtean jaso zituen hiri gutuna eta Donostiako Foruen bidez gobernatzeko baimena. 1486. urteko suteak kalte handiak eragin zituen. XIX. mendean, Orioko eta Zizurkilgo herriekin batean Andatzabea-ko Elkartea osatu zuen Batzar Nagusietara ordezkari bakarra bidaltzearren eta, bide batez, gastuak murriztearren. 1907. urtean udaletxea erre egin zen eta horrekin batean udal artxibategia.