urte
iz. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko ematen duen denbora; urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako hamabi hilabeteko aldia. Urteak lau aro ditu, hamabi hilabete, berrogeita hamabi aste eta egun bat, eta hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei oren. Eliz urtea: abenduko lehen igandean hasten dena. || Urtearen sasoi guztietan. Apirila euritsu, urte hura ogitsu (esaera). Urtean behin. || Fabrikan hasi nintzen lanean, hamabost urte nituela. Berrogei urte inguruko gizon gordina. Orain bost urte. Duela ia hogeita hamar urte. Horretan hasi nintzela badira 33 urte. Hamazazpi urte badu ez dudala ikusi: hamazazpi urte badira ez dudala ikusi. Zortzi urte t’erdi igaro ondoan. Urte gutxi barru. 500 urtez edo iraungo du, baina galduko da. Urte luzeetan barrena jaso zituen gai aberatsak. Laurogei urte geroago arte argitaratu ez zena. Urte eta neke askoren buruan euskaraz eman zuen Biblia osoa. || Hirurogeiren bat urte daramazkigu horretan. Zazpina urte eman zituen bi lan horietan. Ez dira alferrik izan euskal irakaskuntzan eman dituen urteak. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. || Ehizaren arrastorik ez dute izan urte guztian. Urte guztiko meza-bezperak. Urte oroz (edo urteoro)adar apalenak ebaki itzazu ondotik (ipar.; ik. urteoro). || Hogeita bost urtetan (edourtean) bizitu zen bere haurra sabelean zuela. Hogeita bost urtetan (edo urterekin)ezkondu zen: hogeita bost urterekin. Urte askotan (edo askoan) bizi izan zen komentu hartan. Urte askotako bekatu isilduak. Hamabi urteko (edo urtetako) beste mutiko bat. Hiru urteko (edo urtetako) batxilerra egin ondoan. Irabaziak, hamar mila duro urteko. Urteko egunik luzeena. Hamabi urtera heldu zenean. Urtetik urtera. Urdaia urtekoa, adiskidea urtetakoa (esaera). || Urteak joan eta urteak etorri, erraldoiari indarrak ahitu zitzaizkion. Urteak joan ahala euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira. v Lurrak Eguzkiaren inguruan bira emateko 365 egun behar ditu gutxi gorabehera, baina astronomian urtearen iraupena neurtzeko era bat baino gehiago bereizten dira, neurketa egiteko erreferentziatzat hartzen diren argizagien edo orbita puntuen arabera. Oro har, urteez mintzatzean Eguzki urtea edo tropiko urtea hartzen da oinarritzat. Eguzki urtearen iraupena 365 egun eta laurdenekoa da; egutegiak egiteko, ordea, egun laurden horren gorabehera saihestu beharra dago, eta hala, egutegi gregoriarrean, adibidez, hiru urte 365 egunekotzat hartzen dira eta laugarren 366 egunekotzat hartzen da, lau urte horietako bakoitzaren egun laurdenarekin egun betea osatzen dela. v Urte siderala. Eguzkiak bere itxurazko orbitaren puntu finko batetik bi aldiz pasatzeko behar duen denbora. 365 egun, 6 ordu, 9 minutu eta 10 sengundoko iraupena du. v Urte anomalistikoa. Lurrak bere orbitako puntu batetik bi aldiz igarotzeko behar duen denbora, 365 egun, 6 ordu, 13 minutu eta 53,01 segundoko iraupena duena. v Ilargi urtea. 12 hilabete sinodikoz (29 egun t’erdiko 12 ilargialdi) osatua, 354 eguneko iraupena duena. v Urte kosmikoa. Eguzki sistemak bere galaxian bira emateko behar duen denborari dagokiona, 225.000.000 urte inguruko iraupena duena. v Argi urtea. ik. argi.