Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urtsula, santa

IV. mendeko santua eta martiria. Kolonian egin bide zuten martiri eta hiri hartako amagoia da. IX. mendeko kondairaren arabera errege pagano batekin ezkontzera behartu zuten baina Erromara abiatu zen kristau egin ziren beste 11.000 birjinarekin batera. Koloniara heldu zenean eta bere erromeskideak hilaraziak izan zirela ikusitakoan, uko egin zion hunoen erregearekin ezkontzeari eta bera ere hilarazi zuten. v Jaieguna, urriaren 21a.