urkitz
iz. Bot. Oliodunen familiako zenbait zuhaixkaren izena. Jazmin izenez ere ezagutzen dira. Hostoa iraunkorra edo erorkorra izan dezakete; loreak zuriak edo horiak izan ditzakete, urrintsuak. Berez lurralde beroetakoak dira, baina gaur egun iparraldeko lurraldeetan ere nahikoa zabalduak daude urkitz mota batzuk. Urkitzen loreak urrin-olioa egiteko erabiltzen dira. Urkitz motarik ezagunena urkitz zuria (Iasminum officinale) da, lore zuriak dituena. Korilazeoen familiako Carpinus betulus zuhaitz mota ere urkitz izenaz ezagutzen da. 15 m inguru luzea, adajea biribilekoa, hostoa zumarraren antzekoa, bakuna, txandaka antolatua, kolorez berdea eta erorkorra du.