Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urizaharra

Arabako hegoaldeko udalerria, Trebiñuko konderriaren eta Toloño mendien artean (Arabako Mendialdea). Peñacerrada-Urizaharra du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Trebiñuko Konderria; ekialdean, Trebiñuko Konderria eta Lagran; mendebalean, Zanbrana eta Bastida; hegoaldean Errioxa. Garaiera, 754 m. 57,04 km2. 1997ko datuen arabera, 247 biztanle (urizahartarrak). Herrigune hauek osatua da Urizaharrako udalerria: Urizaharra, Baroja, Faido, Loza, Montoria eta Paiueta. Oso eskualde menditsuan dago Urizaharrako udalerria eta inguruko mendi askok 1.000 m-ak gainditzen du: San Leon (1.222 m), Peña Colorada (1.004 m), Toloño (1.267 m), Peña de Leon (1.224 m) eta Moraza (1.048 m). Inglares ibaiak mendebaletik ekialdera igarotzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania. XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara. Hizkuntza banaketa 1996an: 11 euskaldun, 35 ia-euskaldun eta 204 erdaldunLaborantza (garia, garagarra, patata, artoa) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 70). v Historia. VIII edo IX. mendean sortu zen Urizaharrako herria eta gotorleku garrantzitsua izan zen. Baziren bertan lau gaztelu: Urizaharra, Mendiluze, Herrera eta Villamonte. XIII eta XIV. mendeetan zehar Gaztela eta Nafarroako erresumen mende egon zen, txandaka.