urin
iz. batez ere Ipar. eta Naf. Gantza, koipea. || Zukua. v Hesteen urina. Isurkari horixka alkalinoa, hesteetako Lieberkühn-en guruinek isuria, elikagai organikoen digestioan eragina duten hartzigarriak dituena. v Urdailaren urina. Urdaileko guruinek isuria. Ura (ia % 99), azido klorhidrikoa, azido laktikoa, proteinak, hartzigarriak eta mea-gatzak ditu. ik. urdail. v Pankrearen urina. Isurkin likits alkalinoa, pankreak isuria. Gai albuminoideak, hartzigarriak, leuzina, xaboiak, gantzak eta gatzak ditu.