Uribe Urbieta, Kirmen
Bizkaitar idazlea (Ondarroa, 1970). Euskal filologiako ikasketak egin ditu. Saiakerak, ipuinak, poemak, komiki-gidoiak eta musika-taldeentzako hitzak idatzi ditu. 2008an bere lehen eleberria idatzi du: Bilbao-New York-Bilbao. Bi aldiz jaso du Becerro de Bengoa saiakera-saria. Lehena, 1995ean, Jon Elordirekin elkarlanean idatzitako Lizardi eta erotismoa saiakeragatik. Bigarrena, 2000 urtean, Zazpi saio, zazpi leiho lanarengatik. Raymond Carver, Silvia Plath, Anne Sexton, Manuel Rivas eta Wislawa Szymborskaren poemak itzuli ditu euskarara. 2002an Espainiako Kritika saria jaso zuen Bitartean heldu eskutik (2001) poesia-lanarengatik. Kirmen Uribek nazioarteko hainbat literatura jaialdietan parte hartu du (New York, Berlin, Taipei (Taiwan), Manchester, Bordele, Vilenica (Eslovenia), La Habana), eta munduko hainbat unibertsitatetan eman ditu hitzaldiak. Bere olerkiak entzute handiko aldizkarietan eta nazioarteko antologietan agertu dira.