Urdangarin Liebaert, Iñaki
Gipuzkoar eskubaloi jokalaria (Zumarraga, 1968). Hamabost urte F.C. Barcelonaren eskubaloi taldean eman ondoren eta Espainiako selekzioarekin ere partida ugari jokatu ondoren, Sidneyko Olinpiar Jokoen ostean (2000) erretiratu zen. Palmares izugarria biribildu zuen bere kirol ibilbidean Iñaki Urdangarinek. Erretiratu zenean, hain zuzen, jokatzen jarraitzen zuten jokalarien artean titulu gehien zituena zen mundu mailan, 50etik gora baitzituen. Titulu horien artean aipa daitezke, besteak beste, F.C. Barcelonarekin lortutako Europako 6 Kopa, Espainiako 10 Liga eta 7 Errege Kopa. Selekzioarekin brontzezko domina bana lortu zituen Atlanta (1996) eta Sydneyko Olinpiar Jokoetan, beste titulu askorekin batera. Espainiako errege-erreginen Cristina alabarekin ezkondu zenez geroztik, Mallorcako duke da.
- urdanaza
- urdandegi
- Urdaneta, Andres
- Urdaneta
- urdanga
- Urdangarin Liebaert, Iñaki
- Urdániz
- Urdanotz
- Urdánoz
- Urdanpilleta, Jose Antonio de
- Urdax