Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urdaibai

edo Gernikako itsasadarra. Bizkaiko itsasadarra, Mundakako eta Gernikako udalerrien artean, Oka ibaiaren bokalean (Gernika-Bermeo). Itsaslabarrak eta padura zabalak daude bertan. Unescok 1984. urtean biosfera babesgune izendatu zuen. Eremu naturala da egun eta mota askotako hegaztiak pausatzen dira bertan urtero.