Unberto IIa
Italiako erregea 1946ko maiatzaren 9tik ekainaren 13a arte (Napoli, 1904 - Genoa, 1983). Viktor Emmanuel III.aren eta Helena Montenegrokoaren semea zen eta Unberto I.aren biloba. Mussoliniren politikaren aurka egin zuen. Aitak aginpidea utzi ondoren (1946), errege egin zuten, baina Italiatik alde egin behar izan zuen 1946ko ekainean errepublika aldarrikatu zenean. Portugalen babestu zen.