Italiako erregea 1878-1900 urteetan (Turin, 1844 - Monza, 1900). Viktor Emmanuel II.aren semea eta ondorengoa izan zen. Politikan Italian sozialismoa heda ez zedin ahalegindu zen. Bere aurka antolatutako atentatu batzuetatik ihes egin bazuen ere, Bresci anarkistak hil zuen.