Unanue, Pedro María de
Bizkaitar kantari tenorra (Ondarroa, 1814 - Erroma, 1846). J. Reart musikariarekin egin zituen ikasketak Madrilen. 1836. urtean egin zuen aurkezpena Belliniren Norma opera kantatuz Madrilen. Gazterik hil zenez, hamar urtez bakarrik kantatu zuen profesional gisa, baina ospetsu egin zen Europa osoan. Madril, Sevilla, Malaga, Granada, Cadiz, San Petersburgo, Bergamo eta Triesteko antzokietan kantatu zuen. Tenor erromantikoa eta sutsua zen, eta, besteak beste, Rossini, Bellini, Donizetti, Eslaba eta Verdi-ren kantari bikaina. Ondarroako Unanue Fundazioa izeneko erakundea sortu da euskal tenorraren irudia indartu eta berreskuratzeko.