Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ultramontanismo

iz. Erl. Erlijio katoliko erromatarraren dotrina, Aita Santuaren aginpide erabatekoaren eta Elizaren zentralizazioaren aldekoa. Ultramontanismoa inbestidura gerren garaian sortu zela esan daiteke; hitza XVII. mendean erabili zen lehen aldiz, jansenismoari eta galikanismoari kontrajarririko dotrina izendatzeko. Vatikanoko I. Kontzilioan ultramontanismoak lorturiko garaipenari esker (1870) Eliza katolikoaren dogmatzat hartu zen Aita Santuaren huts egin ezintasuna.