Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulibarri

Lanako udalerriko herrigunea (Lizarrako merindadearen erdialdea, Nafarroa). 25 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mende hasieran galdu zen euskara. Aipagarriak dira XVI. mendeko Ama Birjinaren parrokia eliza, Santa Luzia eta San Kristobal ermitak eta XVI. mendeko hainbat etxe armarridun.