Ulianovsk
(Antzina Simbirsk). Errusiako hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua, Volga ibaiaren ertzean. 566.000 biztanle ditu hiriak eta 37.300 km2 eta 1.224.748 biztanle eskualdeak. Industria gune (zementua, makineria, automobilgintza, ontzigintza, janari industria) garrantzitsua. Bertan jaio zen Lenin (V.I. Ulianov) eta haren ohoretan eman zitzaion izena. v Historia. 1648. urtean sortu zen hiria, eta 1670. urtean Stenka Razin buru zuen matxinada garrantzitsu bat izan zen bertan.