Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

UICN

(Fr. Union internationale pour la conservation de la nature; Eusk. Izadiaren kontserbaziorako nazioarteko erakundea). Gobernuz kanpoko erakundea, UNESCOk, 1948an, izadiaren kontserbaziorako estrategia orokor bat bultzatzeko helburuarekin sortu zuena. UICN nazioarteko elkarte bat da, eta hirurogei estaturen ordezkariak biltzen ditu. Izadiaren kontserbazioaren alorrean dituen lanen artean aipatzekoa da, Nazio Batuek hala onartuta, parke nazionalen estatusaren nazioarteko definizioa. Erakunde hori bera da parke nazioanalaren maila ematen edo kentzen duena. UICNak osatzen du, oro har, desagertzeko arriskuan diren animalia eta landare moten zerrenda, Nazio Batuen ingurumenerako egitasmoarekin eta naturaren Munduko Funtsarekin egitasmoekin elkarlanean. Nazioarteko hainbat hitzarmen jarri ditu abian, hala nola, Antartika babesteko hitzarmena edo bioaniztasuna gordetzekoari buruzkoa.