Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ugatz-ziza

iz. Bot. Agarikalen ordenako Melanoleuka generoko perretxiko batzuen izena. Oin mehe luzarana, txapelazpiko xaflak tarte handi samarrekoak eta txapela bera pixka bat gora itzulia izaten dute. Ezagunena ugatz-ziza arrunta da. v Ugatz-ziza arrunta (Melanoleuca melanoleuca). Belardietan, basoetako argiguneetan eta, batez ere, bide bazterretan hazten dena. 4-10 cm zabaleko txapela izaten du, gainean tontor txiki bat duena. Kolorez marroi iluna izaten da. Mami zuri grisaxka du. Abuztutik azarora bitartean ateratzen da. Jateko ona da.