UFA ;(Universum Film Aktien Gesellschaft)
Alemaniako film ekoizpen eta banaketa etxea. Ludendorff jeneralak sortu zuen 1917an gobernuaren, kapital pribatuaren eta Alemaniako bankuaren diruarekin, pangermanismoa sustatzeko. Zinema mutuaren garaiko produkzio etxerik garrantzitsuena izan zen; estudio eta zinema areto berriak eraiki zituen, zuzendari ospetsuek lan egin zuten han eta film bikainak produzitu zituen: Wiene-ren Das Kabinett des Dr. Caligari (1919), Lang-en Die Nibelungen (1924) eta Metropolis (1927), Murnau-ren Der letzte Mann (1924, Azken gizona), besteak beste. 1925ean krisi ekonomikoak bete-betean jo zuen UFA eta hitzarmenak egin behar izan zituen beste ekoizpen etxeekin. Nazien gorakadarekin batera eta Alfred Hugenbert naziaren gidaritzapean, UFAk nazismoaren zerbitzuan jarri zituen bere film guztiak eta Austria, Polonia, Txekoslovakia eta Alemaniako gainontzeko produkzio etxe guztiak beretu zituen. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, aliatuek bahituran hartu zuten. 1955ean berriro filmak ekoizten hasi zen, baina 1962an, telebistaren lehiari ezin aurre eginik, filmak egiteari utzi eta telebistarako bakarrik lan egin zuen.
- Ueshiba Morihei
- Uesugi
- uf
- ufa 1
- ufa 2
- UFA ;(Universum Film Aktien Gesellschaft)
- Ufa
- ufada
- ufaka
- ufako
- ufatu, ufa(tu), ufatzen