Uesugi
Japoniako sendia, XV-XIX. mendeen arteko borrokalari nagusiak eman zituena. 1439an Kantoko eskualdeko gobernari izendatu zuten familia burua eta hala, Japoniako bigarren familia eta lurraldeko mendebaleko agintari goren bihurtu zen Uesugi familia. Uesugi familiako kide nagusiak Kenshin (1530-1578), XVI. mendean familiak aginpidea galdu ondoren haren aginpidea berreskuratu zuena eta Kagekatsu (1555-1623, Japonia batzeko kanpainan Toyotomi Hideyoshiren aliatu izan zena, izan ziren. Kagekatsuk Tokugawa Ieyasuren tokia hartu nahi izan zuen baina ez zuen lortu; Tokugawa familiaren agintaldian, hala ere, Honshuko iparraldeko Yonezawako agintari izan ziren eta esku handia izan zuten Meijien garaia eta feudalismoa amaitu ziren arte.