Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uadi Natrum

Behe Egiptoko lurraldea. Hamabost bat aintzirak osatua da eta 25 km luzeko sakonune batean dago Nilo ibaiaren deltaren mendebaleko mugan. Gatz arrunta eta natron-a (antzina momiak egiteko erabiltzen zen sodio karbonatoa) ateratzen zituzten handik.