Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tzia

(Antzina Keos edo Kea) Greziako uhartea, Ziklade uhartedian, Egeo itsasoan, Atikako kostaldetik hurbil, Sunio lurmuturraren ekialdean. 130,6 km2 ditu eta 1.648 biztanle. Hiri nagusia, Tzia edo Kea, uhartearen iparraldeko kostaldean. Laborantza da ekonomia jarduera nagusia.