Tyrone
(Lehen Tir Eoghain) Irlandako iparraldeko konderria, Neagh aintziraren ertzean. 3.263 km2 eta 136.040 biztanle. Hiriburua, Omagh, Hiri nagusiak: Dungannon eta Strabane. 1973. urtean Strabane, Omagh, Dungannon eta Cookstown-eko barrutietan banatu zen Tyroneko konderria. 650 m-tik gorako mendiak dira iparraldean eta 350 m ingurukoak hegoaldean. Mourne ibaiaren harana emankorra da oso. Laborantza (patata, barazkiak, lihoa), industria (ehungintza, janariak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.