Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txu-Txou

edo Zhuzhou. Txinako erdi-hegoaldeko hiria eta ibai portua, Hunan-go probintziaren erdialdean, Hsiang ibairen ekialdean. 386.600 biztanle (490.000 biztanle ditu hirialdeak). Burdinbide gune garrantzitsua. Merkataritza, industria (kimika, metalurgia, altzairuak, burdinbideko gaiak, lokomotibak) eta lurpeko aberastasunen ustiaketa (zink-a, burdina, manganesoa, kobrea, tungstenoa, antimonioa) dira ekonomia jarduera nagusiak.