Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txokolate

iz. Kakao hautsez, azukrez eta beste zenbait gaiz eginiko ore gotortua. || Ore hori uretan edo esnetan deseginik prestatzen den edaria. 1519. urtean azteken buru zen Montezumaren gortean, Hernán Cortés espainiar esploratzaileari xocoalt izeneko edaria eskaini zioten, kakao haziz prestaturiko edari mingotsa; handik Cortés-ek Espainiara eraman zuen; bertan kanela eta bainilakin gozatua eta beroa prestatzen zuten. Urte askotan zehar ongi isilpean gordetako sekretua izan zen, harik eta Frantziara sartu zen artean. Frantziatik Europako beste herrialdeetara zabaldu zen. Garai hartan txokolatea garestia eta preziatua zen, eta Europako hiriburu nagusietan, baziren aberats jendearen artean txokolatea edateko saloiak. XIX. mendearen erdialdean, arantzelarekin batera prezioak beheratu eta guztiz zabaldu zen. 1876. urtean Suitzako Daniel Peter-ek esne-txokolatea asmatu zuen, gozotzeko esne kontzentratua daraman txokolatea, alegia.