Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txoka

iz. Zool. Frinjilidoen familiako eta Carduelis edo Acanthis generoetako zenbait txori txikiren izena. 12 cm inguru luze izaten dira. Itxuraz txantxangorriaren antzekoak dira. Burua handi samarra dute, mokoa labur sendoa eta isatsa bi puntakoa. Kolorez arreak izaten dira, baina urte sasoiaren eta sexu-harremanetarako aldien arabera, buru-paparrak gorri edo gorrixkak eta sabelaldea zurixka edo arre zurixka izan dezakete. Europan, Afrikako iparraldean eta Asiako mendebalean eta ekialdean bizi dira. Haziak eta intsektuak jaten dituzte batez ere. Txoka mota ezagunenak hauek dira: txoka arrunta (Acanthis edo Carduelis cannabina), txoka txikia (C. edo A. flammea) eta txoka moko horia(C. edo A. flavirostris).