Txitxerin, Georgi Vasilievitx
Errusiar diplomatikoa (Karaul, Tambov-eko probintzia, 1872 - Mosku, 1936). Sozialdemokrata zenez 1907. urtean Alemaniara jo behar izan zuen eta Ingalaterrara gero. 1918. urtean Ingalaterratik egotzi zuten. Urte berean Trotski-ren postua bete eta Kanpo Arazoetarako komisario izendatu zuten. Estatu kapitalistek bultzatzen zuten Errusiaren bakartasuna saihesten ahalegindu zen. 1922an Genoako konferentzian izan zen eta han alemaniarrekin negoziatu zuen (Rapallo-ko hitzarmena) Errusia nazioarteko politikagintzara itzul zedin. 1930. urtean Litvinov politikariak hartu zuen Txitxerinen lekua.
- Txittagong
- txitxar
- txitxardin hori
- txitxardin
- txitxarro
- Txitxerin, Georgi Vasilievitx
- txitxi
- txitxi-ezpata
- txitximeka
- txitxirio
- Txiu Kin