Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txittagong

edo Txittagram. Bangla Desh-eko hego-ekialdeko hiria eta portua, Karnaphuli ibaiaren bokalean, Bengalako golkoaren ertzean (Indiako Ozeanoa). 980.000 biztanle (2.133.000 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Aireportua. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Merkataritza (arroza, tea eta jutea esportatzen dira portutik) eta industria (ehungintza, papergintza, janari industria, kimika industria, metalurgia, altzairugintza, petrolio findegiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Lehen mailako finantza gune ere bada (aseguru etxeak, bankuak). v Historia. K.a. X. menderako ezaguna zen. Portugaldarrek eta veneziarrek Porto Grande izenarekin ezagutzen zuten.